XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

e) Beste lurraldeak

Idumea: Judutarren hegoaldean.

Perea: Jordan ibaiaren sortaldean.

2. Egoera politikoa

Erromatarrek K. a. 67.ean Palestina menperatu zuten.

Erromako probintzia izendaturik izan zen eta Siriarekin batu zuten.

Administratiboki, zati batzutan izan zen banatura: - Judea eta Samaria, zuzenki, erromatar gobernariak gobernatzen zituen.

- Galilea eta Perea.

Erroma pean errege batzuren eskuetan egon ziren: Herodesen leinukoak.

Normalean, erromatarrak oso errespetutsuak ziren judutarren ohiturekin eta bertako autoritateekin.

Menpeko lurraldeetan honelako botereak gordetzen dituzte: - Kanpoko politika.

- Txanpon kontrola.

- Komunikabideen kontrola.

- Ejerzitoa: Buruzagiak erromatarrak ziren baina tropakoak mertzenariak.

Erromatarren dominazioa ekonomi gaietan, batez ere, nabaritzen da.

Judutar herri osoak zerga ordaintzen zion Erromari.

Erromatar gobernadoreek Palestinari jarritako aurrekontua: - Judea: 600 zilarrezko talento urtean.

- Galilea eta Perea: 200 zilarrezko talento urtean.

Zilarrezko talento bat: 32 zilar kilo, gutxi gora behera 6000 denario.

6000 denario = 6000 laneguneko soldata.

Sanedrina

- Israeldar nagusien kontseilua zen.

Israelgo gobernu politiko eta erlijiosoaz arduratzen zen.

- Ardurak: - Judutarren barne-gobernua.

- Erlijio auziak: honen erabakiak legeak dira eta lege eta erlijio arazoetaz arduratzen da.

- Ez du botererik heriotz-zigorra emateko.

- Sanedrin barruan partidu ezberdinak daude.

Erromatarren dominazioaren aurrean, herria banaturik dago.

- Kolaborazionistak: dirua eta boterearekin harremanetan: herodearrak eta saduzearrak.

- Erresistentzia bortitza: Zeloteak.

- Erresistentzia pasiboa: bizirik iraun eta bazterturik bizitzen saiatzen dira: farisearrak eta herri xehea.

GOGORATU

- Erromak K. a. 67. ean menperatu zuen Palestina.

- Jesusen garaian Palestinako lurraldeak ziren: Judea, Samaria, Galilea, Perea.

- Egoera politikoa: - Erromaren pean.

- Barne autonomia.

- Gorengo autoritatea: Sanedrina.

MAPA POLITIKOA / GALILEA (Herodes Erregea) / ZESAREA (Erromatar gobernadoreen egoitza) / JERUSALEN (Sanedrinaren egoitza) / PEREA (Herodes Erregea) / ERREINUEN MUGA / PROBINTZIEN MUGA.

PROBINTZIEN MUGA}.